XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Landa-ta-Ibar.

EYHERALDEKO zubitik, Zernaampiuml;zeko kaskorat; Ipharlatzetik, Lapharzabalerat, alhor eta phentze, landa eta ibar, bazter eta hegal badu Landibarrek.

Ditake mundduan erresuma chumeagorik; ez bide bakekariagorik.

Bithirinatik.

Armendaritzeraino, Ostagoa, Izura, Larzabale, Ainhiza, Suhuskune eta Iholdy barne, auzo eskasik ez du; bizkitartean ororekin du bakea.

Egiaz, auzoekin bakean bizitzea etzaio nekhe: Behaunetik, Azkonbegirat, ibarra ongi maldatua daukate mendi gothor eta aldapa nasai batzuek.

Bere ichurgiak ditu: Bithirinan barna, Donaphaleurat eta, Zimitz-errekan gaindi, Iholdirat.

Astean mundu zabaleko berri.

Hamabostetik deramazkio, harek bere borthako-aratcheak; hunek bere antzara-oilaskoak.

Landibarrek aldiz biltzen heien sos churi-gorri ederrak... nun ez derauzkioten bere papertto urdin-machkaroak uzten!.

I. - BI ZATHITAN IBARRA.

Mende osoak, ibarra bi zathitan egona da: Landibarre eiki ez da oraikoa; ukhan ere ospa gehiago eta hazi jendetze handiagoa.